Albisteak

Albistea

Udalaren Zaharren egoitzako musika tailerretako partaideek ikasturte amaierako kontzertua eskaini dute

 

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako musika tailerretan parte hartu duten zortzi partaideek gaur kontzertu polita eskaini dute Udalaren Zaharren egoitzan ikasturtean zehar egindakoa erakutsiz, izan ere, tailerretan landutako kantu eta mugimendu aukeratuen saioa eskaini dute. 

Horrela, kantuan, mugimenduan eta instrumentu txikiak joten osatu dute gaur eskainitako musika saioa. Musika tailer honek zortzi asteko iraupena izan du eta udal zaharren egoitzako zortzi pertsonak parte hartu dute, astero ordu beteko saioan. 

Musika tailerra Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne dago.  Programa honek “pertsona nagusientzat hainbat onura dakar, izan ere, integrazioa lantzen da, komunitatearekiko lotura mantentzen da, autoestima hobetzen du, maila kognitiboa lantzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du”. 

Esti Arrizabalaga, Udal Musika eskolako zuzendariaren esanetan, musika tailerraren balorazio “oso ona” egin dute, izan ere parte hartzaileek “gogoa, arreta eta ilusioa” erakutsi dute eta “esperientzi berriak partekatzeko aukera paregabea izan dugu bai ikasle zein irakasleek”. 

09 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0