Albisteak

Albistea

Biking Master saioa ekainaren 21ean, martitzenean, Araneko kiroldegian

 

Herritarrek Biking Master saioan parte hartzeko aukera izango dute ekainaren 21ean, martitzenean, Araneko kiroldegian arratsaldeko 19:30ean, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne.

Ordu biko Biking Master saio honetan pop-rock errege erreginei omenaldia egingo zaie. Beraz, besteak beste, Madonna, Freddie Mercury, Prince eta David Bowie artisten abestiekin biking egiteko aukera eskainiko du.

Saio hau hiru euro izango da. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak herritarrak saio honetan parte hartzera animatu ditu, kirola egiten ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko duelako.

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, Hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirolean murgiltzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

16 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0