Albisteak

Albistea

Bermeoko Frontenis txapelketa egingo da eta izena emateko epea ekainaren 30era arte dago zabalik

 

Bermeoko ‘Artza’ Pilota Elkarteak, Udalaren Kirol Patronatuaren laguntzarekin, lehenengo aldiz Bermeoko Frontenis txapelketa antolatu du eta izena emateko epea ekainaren 30era arte zabalik dago.

Frontenis txapelketa uztailaren 8ko asteburuan hasiko da eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan bukatuko da. Txapelketa honetan hiru maila egongo dira: gaztetxoak (2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak), kadeteak (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) eta 22 azpikoak (1994. urtera arte jaiotakoak).

Izena ematea ekainaren 30era arte dago irekita Artza frontoiko tabernan eta prezioa 10 eurotakoa da bikoteko. Ordutegia honakoa da: bariku arratsaldeetan 19:00etatik aurrera eta zapatu eta domekatan 10:00etatik aurrera.

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol zinegotziak azaldu duenez, Bermeoko Udal Patronatua kirol taldeekin elkarlanean ari da eta elkarlan horren helburu bat da kirol taldeek kirola adin guztietako herritarrei hurbiltzea ekintza herrikoiak bultzatuz.  

“Bermeoko frontenis txapelketaren helburua hori da, hain zuzen ere, horregatik herritarrak gonbidatu nahi ditugu txapelketa honetan parte hartzera eta kirolarekin, kasu honetan, frontenisarekin ondo pasatzera”, azpimarratu du.

 

 

20 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0