Albisteak

Albistea

‘Geuk eus’ kanpaina San Juan jaietan presente egongo da bideo-photocall karparekin

‘Geuk eus’ kanpaina presente egongo da San Juan jaietan ere, San Juan egunean, ekainaren 24an, barikuan, bideo-photocall karpa izango baita Eneperin. Bertan Kalinpanek lagunduta, nahi duten pertsonek euskaraz egiteko arrazoiak azaldu ahal izango dituzte bai barruan grabatuko diren bideoetan edo/eta bai kanpoan egingo dituzten argazkietan.

Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak, gogoratu duenez, Bermeoko Arrain Azokan ere, ‘Geuk eus’ kanpaina presente egon zen bide-photocall karparen bitartez eta balorazioa “oso positiboaizan zen, izan ere, Arrain azokako hiru egunean “euskaraz egiteko arrazoiak azalduz 163 bideo grabatu eta 400 argazki atera ziren aurreikuspenak gaindituta”.

Horien guztien edizio lanak amaituta daude eta ikusteko moduan Euskera Sailaren web gunean www.bermeo-euskaraz.eus. Horrez gain, eskuorri batzuk argitaratu dira ‘Geuk eus’ kanpainaren berri emateko eta hauek San Juan egunean banatuko dira bideo-photocall karpan. Bertan, besteak beste, Arrain Azoka egunean egindako argazkiak eta bideoak ikus daitezke.

Eskuorri hauekin, Agirrek azaldu duenez, Geuk eus-eko karpan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak eta eurak euskaraz bizitzeko dituzten arrazoiak azaltzera. “Gainera argazki guztiekin mosaiko eder bat osatuko dugula jakinarazten dugu”, gaineratu du.

Hortaz, bere esanetan, “San Juan jaietan ere adin guztietako herritarrak, familiak, gazteak, jubilatuak… animatu nahi ditugu euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaltzera bideo-photocall-ean, guztion artean eta era benetan dibertigarrian, euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko”.  

Azkenik, Juan Karlos Agirrek nabarmendu duenez, kanpaina honekin “komunikatu nahi dugu euskaraz bizi nahi dugula eta euskaraz bizitzeko arrazoiak baditugula, Bermeon euskaraz badakigulako eta euskaraz egitea naturala delako”. “Erdu danok Geuk eus karpara!”, azpimarratu du.

 

 

 

21 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0