Albisteak

Albistea

Araneko kiroldegiak Bizkaiko mutil jubenilen eskubaloi finala hartuko du asteburuan, urtarrilaren 28 eta 29an

 

Bermeoko Araneko kiroldegiak Bizkaiko mutil jubenilen eskubaloi finala hartuko du asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an, hain zuzen ere, eta horretan lau taldek parte hartuko dute. 

Horrela, zapatuan, urtarrilaren 28an, 17:30ean, Urdaibai Eskubaloi Taldeak eta Eskolapios taldeak jokatu dute; eta, ondoren, 19:30ean, Loiolak eta Muskizek. Domekan, urtarrilaren 29an, 10:00etan hirugarren eta laugarren sailkapenak izango dira, eta 12:00etan finala. 

Final hau irabazten dutenek Gipuzkoako eta Arabako taldeekin jokatuko dute, eta partidu horietako irabazleak izango dira Euskal Ligara igoko direnak.

 

26 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0