Albisteak

Albistea

Bermibusek otsailaren 1etik aurrera Zubiaur tar Kepa 50. zenbaki parean geltoki berria izango du

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin, hainbat hobekuntza egingo dira Bermibusen

 

 

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez, herritarren beharrizanei erantzuteko, Bermibusek geltoki berri bat izango du Zubiaur Tar Kepa 50. zenbaki parean, otsailaren 1etik, eguaztenetik, aurrera. 

Ibarrolazak azaldu duenez, “hainbat herritarrek geltoki hori jartzeko eskatu dute, batez ere inguru horretako pertsona nagusiek Bermibus eskura izateko”. “Horrela, Bermeoko Udalean herritarren eskaera hori kontuan hartu dugu, eta geltoki berri bat jarri dugu”, adierazi du. 

Bestalde, Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez, 2016ko urriaren 16an Excursiones Túñez Sánchez S.L enpresarekin kontratu berria sinatu zen hurrengo bi urteetan zerbitzua emateko. “Kontratu horren bidez, hainbat hobekuntza eskainiko ditu enpresa horrek Bermibusen, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera”, adierazi du. 

Hobekuntzei dagokienez, alde batetik, otsailean bidaiariei zuzendutako WIFI zerbitzua martxan jarriko du Bermibusen. Beste alde batetik, astero, autobusaren garbiketa sakona egiteko, ozono bidezko garbiketa gehigarria egingo du, bakteriak, birus eta bestelakoak kentzeko eta usain txarrak ezabatzeko.  Horrez gain, segurtasuna bermatzeko, gurpilen presioa monitorizatzeko balbula adierazleak jarri dira, arazorik balego istripuak saihesteko. 

Ibarrolazaren esanetan, hobekuntza horiek guztiek Bermibusek “kalitatezko zerbitzu hobeagoa eskaintzea ahalbideratuko dute, eta hori oso garrantzitsua da, izan ere, herritar askok erabiltzen duten zerbitzua da”. 

 

30 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0