Albisteak

Albistea

Zubi-Gane Tabernak irabazi du XVI. Tabernen mozorroen txapelketaren 1go saria

Kafe Loidxek eta Irish tabernek jaso dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren

 

Asterix eta Obelix komikian girotuta egon den Zubi-Gane tabernak XVI. Tabernen mozorro txapelketan lehenengo saria irabazi du. Bigarren saria ‘’Garoña ez’ aldarrikapena egiten duen Kafe Loidxie tabernak jaso du, eta hirugarren saria Irish tabernarentzat izan da euskal kirolei buruzko gaiarekin.  

Jai Batzordeak, urtero bezala, Aratusteetako martitzenean tabernen mozorroen lehiaketa antolatu du. Aurten XVI. edizioa izan da, eta bost taberna aurkeztu dira: Irish, Zubi-Gane, Gure-Toki, Kafe Loidxie eta Sarabanda, hain zuzen ere. 

Epaimahaia Bermeoko alkateordeak, Benito Ibarrolazak, Kultura zinegotziak, Aingeru Astuik,  Jai Batzordeko kideek eta Oizmendi telebistak osatu dute. Parte hartzaileek 11:30etik aurrera euren tabernak apainduta izan dituzte eta tabernariak mozorrotuta egon dira. Epaimahaiak parte hartzaile guztien tabernak bisitatu ditu eta guztien “orijinaltasuna” azpimarratu du. Ildo berean, taberna parte hartzaileek egindako lan handia nabarmendu du eta apaingarri gehienak eskuz egindakoak izan direla. 

 “Eskertzekoa da parte hartu duten tabernek egindako ahaleginak apainketa eta mozorro sortzaile eta orijinalak aurkezteko”, esan du. Sariak ematerakoan honakoak izan dituzte kontuan: tabernen apainketen eta mozorroen orijinaltasuna, umorea, erabili diren materialen kontsumo orekatua, euskararen erabilera eta tabernarien mozorro eta apainketa bat etortzea, besteak beste. 

Sariak 

Sariei dagokienez, lehenengo sariaren irabazle izan den Zubi-Gane tabernak Tarratadiek emandako txapela, Itsuki irratiak emandako 40 iragarkiko publizitate paketea, eta hiru eguneko lagun birentzako egonaldi berezia  jaso ditu.  

Bigarren saria irabazi duen Kafe Loidxie tabernak hiru eguneko lagun birentzako egonaldia jaso du. Irish tabernak hirugarren saria jaso du, bi eguneko lagun birentzako egonaldia, hain zuzen ere.

 

 

28 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0