Albisteak

Albistea

Matxitxakoko batailaren 80. urteurreneko oroimen ekitaldia domekan, martxoaren 5ean

Ekitaldi horretara joan nahi duten herritarrentzat autobusa egongo da 11:00etan Lameran

Bermeoko Udalak, Matxitxako elkarteak eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatuta, Matxitxakoko batailaren 80. Urteurreneko oroimen ekitaldia egingo da domekan, martxoaren 5ean, 12:00etan, Bermeon, Nestor Basterretxearen ‘Matxitxakoko guda’ izeneko eskulturaren ondoan (Bermeotik Bakiorako bide zaharrean, Gaztelugatxeko sarreratik hurbil).

Ekitaldian Bermeoko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Matxitxako elkarteko kideek parte hartuko dute eta ordu beteko iraupena izango du. Ekitaldi horretara joan nahi duten herritarrentzat autobusa egongo da 11:00etan Lameran. Zubiaur tar Kepan ere geldiunea egingo du. Autobusa dohainik izango da.

 

01 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0