Albisteak

Albistea

Bermeoko alkateak euskal emakume hautetsien bileran parte hartu zuen atzo

 

Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, euskal emakume hautetsien bileran parte hartu zuen atzo Gernikako Batzar Etxean.  Bertan, EUDEL, Euskal Udalerrien Elkarteak, martxoaren 8a dela eta, aho batez onetsi zuen Adierazpen Instituzionala irakurri zen, eta Bermeoko alkateak adierazpen horretako zati bat irakurri zuen,  beste emakume ordezkari batzuekin batera.

Izan ere, adierazpen instituzionala Bizkaiko sei emakume alkatek eta zinegotzik irakurri zuten: Mª José Blanco, Portugaleteko alkateordeak; Inmaculada Zapardiez, Abadiñoko zinegotziak; Amaya Fernández,  Barakaldoko zinegotziak; Carmen Muñoz, Bilboko zinegotziak; Mari Carmen Urbietak Leioako alkateak eta Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak

Ekitaldian NBE Emakumeak (UN WOMEN) erakundeko ordezkaritza batek ere parte hartu zuen. Ordezkaritza horren buru Alia El-Yassir, Europarako eta Asia Erdialderako Lurralde Zuzendaria, eta Begoña Lasagabaster, NBE Emakumeak erakundeko Lidergo eta Gobernantza arloko arduradun politikoa, izan dira, besteak beste.

Ekitaldia, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko aldarrikapena izan da. Horregatik, Bermeoko alkatearentzat “pozgarria” izan da emakume hautetsien Batzar Nagusietako lehenengo ez ohiko batzarrean parte hartzea, eta bilera horrek “jarraipena izatea gustatuko litzaiokeela” gaineratu du.

Bidegurenen ustez, “ezinbestekoa da politikan emakumearen parte hartzea aldarrikatzea, eta atzoko ekitaldia horren isla izan da”. “Parekidetasuna lortzeko bide luzea daukagu oraindik; eta, horregatik, gure agenda politikoan gai horrek presentzia handiagoa behar du”, azpimarratu du.

02 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0