Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak pila erabiliak batzeko zerbitzua zabaldu du, hainbat eraikin publikoetan eta eskola zentroetan edukiontziak jarriz

Bermeoko Udalak pila erabiliak batzeko zerbitzua zabaldu du; horretarako, eraikin publikoetan eta herriko eskola zentroetan kartoizko edukiontziak jarri ditu. “Helburua zerbitzu hobeagoa eskaintzea da”, adierazi du Irune Ormaetxeak, Bermeoko Ingurumen zinegotziak.

Bermeoko Udala orain 20 urte hasi zen pila erabiliak batzeko zerbitzua ematen. Horretarako, hiriguneko leku estrategikoetan berezko 17 edukiontzi hori jarri zituen, hormetan eskegita, hain zuzen ere. Kaleko sistema horren bitartez, bataz beste urtero 1.600 kilo pila batzen dira udalerrian. Hortik aparte, Ecopilas Fundazioak ere herriko supermerkatu eta denda batzuetan pilak batzeko edukiontziak dauzka.

Hala ere, Ormaetxeak adierazi duenez, Bermeoko Udalak pila bilketa sistema hori  hobetu nahi du; horretarako, pilak batzeko kartoizko kutxak jarri ditu eraikin publiko eta eskola zentro batzuetan, Ecopilas Fundazioarekin koordinatuta.

Kutxa horiek honako lekuetan jarri dira: Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, Liburutegian, Berhaz-en, Udal Musika Eskolan, Lanbide Hastapenean, San Frantzisko Herri Eskolan, I. Arozena – B. Barrueta Institutuan eta Udal Zaharren Egoitzan.

Aipatutako kutxak betetzen direnean, abisua eman behar zaio Udaleko Zerbitzu sailari, pilak bildu eta udal biltegira eramateko. Bertan, kaleko edukiontzietan bildutako pilekin batzen dira, eta, ostean, birziklatze enpresa batera bidaltzen dira.

“Ekimen horren bitartez, udalerrian batutako pilen kopurua igotzea espero da, eta horrekin hondakinen birziklapen tasa”, azpimarratu du Bermeoko Ingurumen zinegotziak.

03 / 05 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0