Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzak Guggenheim museoko boluntarioen programan parte hartu du

 

Bermeoko Udal Zaharren egoitzak Guggenheim museoak eskaintzen duen boluntarioen kanpo-hitzaldi programan parte hartu du. Programa horren bidez bi hitzaldi eta tailer praktiko bat eskaini zaie egoiliarrei, eta, bukaera emateko, joan den ekainaren 20an irteera eta bisita gidatua egin zuten Guggenheim museora. 

Programaren barne eskainitako hitzaldietan honako gaiak jorratu dira: ‘Salomon R Guggenheim Fundazioaren sorrera eta bilduma’ eta ‘Guggenheim Bilbao Museoa: arkitektura eta bilduma’. Horrez gain, aldi baterako erakusketak eta tailer praktikoa eskaini dira Bermeoko Zaharren Udal Egoitzan, 15 egoiliar ingururen parte hartzearekin.  

Programari bukaera emateko, Guggenheim museora irteera eta bisita gidatua egin zuten egoiliarrek joan den ekainaren 20an eta museoa ezagutzeko eta egun polita pasatzeko aukera ezin hobea izan zuten.

 

28 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0