Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak udalbatzagaz batera Madalen jaiak ospatzeko plazak zozkatuko ditu herritarren artean

 

Bermeoko Udalak aurten ere Madalen Egunean, uztailaren 22an, Udalbatzarekin batera itsasontzian Izarora joateko eta Madalen jaia ospatzeko hainbat plaza zozkatuko du herritarren artean. Zozketa horretan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berh@z bulegoan bere datuak eman behar dituzte uztailaren 3tik 18ra arte, egun hori barne.

Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak, adierazi duenez, zozketa horretan 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta izen-ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango da. Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman.

Aurreko urteetan zozketa horretan Madalen Egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu. Zozketa uztailaren 19an egingo da, eta ondoren irabazleen izenak ezagutzera emango dira Bermeoko Udaleko web gunean (www.bermeo.eus), Facebook-en (www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twitter-en (@BermeokoUdala).

30 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0