Albisteak

Albistea

Ikara eta 'heavy metal'-a XVII. Gorefest jaialdiaren protagonistak uztailaren 14an, barikuan, Bermeon

 

<u> </u>

Zinemaren alde ilunena gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 14an, ostiralean, Bermeon; izan ere, bertan izango da Gorefest jaialdiaren 17. edizioa Aurten jaialdi horren protagonista bereziak ikara eta heavy metal-a izango dira.

Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako XVII. Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala,  terrorearekin, gorearekin, suspensearekin, umore onarekin eta, aurten, heavy metal-arekin ere bai gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek. Sarrera 3 euro izango da.

Gorefest 2017 uztailaren 14an, barikuan, iluntzeko 20:30ean hasiko da Nestor Basterretxea aretoan, munduko hainbat tokietako honako hamar laburmetraien emanaldiarekin: Mr. Dentonn (Ivan Villamel ), Into The Mud (Pablo Pastor ), You're Gonna Die Tonight ( Sergio Morcillo ), Behind ( Ángel Gómez Hernández ), Night Of The Slasher ( Shant Hamassian ), Servicio De Habitaciones ( Saúl Gallego ), Un Hombre Dulce ( Javier Chavanel ), Por Eso No Tengo Hermanos ( Paco Cavero ), Verde Pistacho ( Paco Cavero ) eta The App ( Julián Merino ). Gainera, aurpegi ezagunak aurkitu ahal izango dira laburmetraien emanaldian.

Ondoren, 23:00ak inguruan, luzemetraien saio bikoitza ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezustea mantentze arren, Gorefest egunean bertan jakinaraziko dira luzemetraiak zeintzuk izango diren.

Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bermeon giro ‘heavy ikaratsua sortuz”.

Gorefest 2017 jakinarazten duen kartelari dagokionez, Iker Bengoetxea diseinatzaile bermeotarrak egin du eta bere protagonista Estefanía García In Mute talde balentziarraren abeslaria da.

Spookypheria Productions elkarteak zine mota hau eta heavy metal-a gustuko dutenei eta zinemazale guztiei Gorefest jaialdian parte hartzera gonbidatu die.



 

 

07 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0