Albisteak

Albistea

'Bamako maitea' filmaren emanaldia eta solasaldia uztailaren 14an, barikuan, Talan, Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatuta

 

‘Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea’-k antolatuta, uztailaren 14an, barikuan, ‘Bamako maitea’ filmaren emanaldia izango da Bermeoko Talan. 

Ekitaldia ‘Bamako Maitea’ pelikularen aurkezpenarekin hasiko da 21:30ean. 22:00etan filmaren emanaldia izango da, eta, bukatutakoan, Omer Okerekin, filmaren zuzendariarekin, solasaldia egingo da. 

Antolatzaileek herritarrak ekitaldi horretara gonbidatu dituzte. Informazio gehiago: urdaibaiongietorri@gmail.com.

 

 

11 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0