Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak zerbitzu karta bidali die herritarrei

BERMEOKO UDALAK ZERBITZU KARTA BIDALI DIE HERRITARREI

 

Bermeoko Udalak zerbitzu kartaren zazpigarren edizioa bidali die herritarrei. Zerbitzu karta Bermeoko Udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiak jaso eta horiek egiteko hartutako konpromisoak zeintzuk diren adierazten duen dokumentua da. 

Urte birik behin edizio berria publikatzen da; izan ere, urte bitan jorratutako lanaren hausnarketa eginda, berrikuntzak eta aldaketak jasotzen dira. Horrez gain, lau hilero konpromisoen betetze maila eta hartutako neurriak eguneratzen dira www.bermeo.eus webgunean. 

Zerbitzu kartaren zazpigarren edizio honek BERHAZeko ohiko arreta zerbitzuaz gain, udaleko beste zerbitzuen informazioa ere eskaintzen die herritarrei. Hortaz, herritarrentzat tresna interesgarria dela uste du Udalak; erakundearen kudeaketa hobetzeko eta gardentasuna bermatzeko tresna bat baita. 

14 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0