Albisteak

Albistea

Bermeoko XXXII. Nazioarteko Musika Asteak "oso harrera' ona izan du, 1.300 ikusle ingururekin

Vlady Bystrov & Quattro Quarti Sax Ensemble; Ineke Hellingman & Sigurjón Freyrsson; KUP taldea eta OFEko soka laukotearekin disfrutatu dute bertaratutakoek Bermeoko Nazioarteko Musika Astean

 

 

Abuztuaren 1etik 4ra izan den Bermeoko XXXII. Nazioarteko Musika Asteak “oso harrera ona” izan du; izan ere, “1.300 ikusle inguru izan ditu, eta horiek oso pozik agertu dira kontzertuen musika kalitatearekin”, Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak, adierazi duenez. 

Bermeoko XXXII. Nazioarteko Astean Vlady Bystrov & Quattro Quarti Sax Ensemble; Ineke Hellingman & Sigurjón Freyrsson; KUP taldea eta OFEko soka laukotearen kontzertuekin disfrutatzeko aukera izan dute bertaratutakoek Bermeoko Santa Maria elizan. “Kontzertu bakoitzean 300 pertsona inguruk parte hartu dute, eta erantzuna benetan oso ona izan da”, azaldu du Astuik. 

Abuztuaren 1ean Vlady Bystrov errusiarraren eta Quattro Quarti Sax Ensemble Estoniako taldearen kontzertuarekin hasi zen Bermeoko Nazioarteko Musika astea. Hasi hasieratik euren musika estilo ezberdina eta inprobisatzeko gaitasun izugarria erakutsi zuten. Kontzertua era orijinalean bukatu zuten eta  publikoa Boga-Boga abesten jarri zuten. Publikoa benetan pozik agertu zen eta zorionak eman zizkieten. 

Bigarren kontzertuan, abuztuaren 2an, Ineke Hellingman piano jotzaile holandarra eta  Sigurjón Freyrsson biolinista izan genituen. Kalitate handiko kontzertua eskaini zuten, eta, gainera, Jose Antonio Egia musikariaren pasodoble bat jo zuten, bere jaiotzaren 100. urteurrena betetzen denean. Publikoaren erantzuna oso ona izan zen. 

Abuztuaren 3an KUP taldeak goi mailako kalitatezko kontzertua eskaini zuen, eta bertan euskal abestiak ere abestu zituen, besteak beste, ‘Txoria Txori’. Ikusleek kontzertu horrekin ere gozatu egin zuten. 

Musika asteari OFEko soka laukoteak eman zion amaiera Santa Maria elizan eta kontzertu polita eskaini zuten. Laukote horrek José Antonio Egiaren ‘Estrella’ abestia kanta zuen.           

“Beraz, musika eskaintza zabala eta interesgarria izan dugu Bermeoko XXXII. Nazioarteko Musika Astean, publikoaren erantzuna oso ona izan eta oso pozik agertu dira kontzertuen kalitatearekin”, azpimarratu du.

 

 

 

 

 

08 / 08 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0