Albisteak

Albistea

Ekaitz Goienetxearen 'Zaldi mamarroa' eleberriaren aurkezpena eta solasaldia apirilaren 6an, barikuan, Bermeoko udal liburutegian

 

 

Ekaitz Goienetxea idazle bermeotarrak ‘Zaldi Mamarroa’ bere eleberria aurkeztuko du apirilaren 6an, barikuan, 19:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Aurkezpena egin ondoren, idazlearekin solasaldia egingo da liburuari buruz.

Horrez gain, liburuak erosteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Luma liburu-dendatik ekarriko baitira, eta, gainera, Igartza saria irabazi duen Goienetxeak liburuak sinatuko ditu.

Liburu aurkezpena eta solasaldia interesa duten herritarrei irekita egongo dela gogoratu du Bermeoko udal liburutegiak eta, hortaz, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenera eta solasaldira. 

26 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0