Albisteak

Albistea

'3 Mariak' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa, bihar, eguenean, maiatzaren 24an

 

 

Bermeoko Udal Liburutegiak, eguenean, maiatzaren 24an, Arantxa Urretabizkaiaren ‘3 Mariak’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saioa hartuko du arratsaldeko 18:30ean, Arrate Egaña idazleak dinamizatuta.

Zahartzaroa du gai nagusi ‘3 Mariak’ eleberriak, baina baita beste hainbat gai ere, hala nola, adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna… baina batez ere bizipozaz dihardu eleberriak, 80 urterekin erronka berriak aurkitzeko beharraz.

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta saioaren egunerako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.

 

Dinamizatzailearekin batera talde giroan izaten diren saio hauetan, literaturari buruzko solasaldiak indartu eta euskal literatura eta idazleen lana ezagutzera eman nahi da.

23 / 05 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0