Albisteak

Albistea

Bermeoko Portuaren itsas hondoa garbitzeko auzolana zapatuan, ekainaren 16an

 

 

Bermeoko Izaro Sub urpeko taldeak antolatuta,  zapatuan, ekainaren 16an, Bermeoko portua garbitzeko, (bai itsas azalera bai itsaspeko hondoa),  auzolana izango da, bi helbururekin: batetik, portuko itsas hondakinak garbitzea eta, bestetik, herritarrak arazo honi buruz sentsibilizatzea. 

Horrela hitzordua 9:00etan izango da Bermeoko Portuan eta, portua garbitzeaz gain, hainbat aukera izango dituzte bertaratutakoek; izan ere, umeentzako jokoak egongo dira eta adin guztietako pertsonei zuzendutako material didaktikoa egongo da. Horrez gain, boluntarioek auzolanean parte hartu ondoren, indarrak berreskuratzeko, mokadu bat hartzeko aukera izango dute eta  kamiseten eta hainbat sorpresen zozketak izango dira. 

Ekimen hori Libera Proiektuaren ‘1 m2 por la naturaleza’ izeneko jardueraren barne kokatzen da,  SEO/Birdlifek Ecoembesekin bultzatutakoa, alegia. Kostako 23 tokitan aldi berean egingo den itsaspeko hondoen garbiketa bat izango da. 

Antolatzaileek gogoratu dutenez, joan den azaroan Bermeoko Portua garbitzeko auzolana egin zen eta balorazioa “oso positiboa” izan zen; izan ere, 35 parte hartzaile inguru izan ziren, zabor pila batu zuten, eta giro polita sortu zen Portuan. 

Hori dela eta, antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte auzolan honetan parte hartzera, “gure ingurua zaintzeko eta aldi berean ondo pasatzeko aukera paregabea izango baita zapatuan Bermeoko portuan”. 

Bermeoko Izaro Sub urpeko taldeak ekimen hau antolatzeko hainbat erakunde eta elkarteren laguntza izan du: Bermeoko Udala, EKP, Bilboko Portuak, Olatu.net, Ecoembes, SeoBirdLife, Ur Riders, Surfrider, Campos, MB 2000, Bermeo Print…

 

 

13 / 06 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0