Albisteak

Albistea

Txema Uriartek eta Aline Soberonek 'Viñetas para el recuerdo' liburua aurkeztuko dute apirilaren 5ean, barikuan, Bermeoko udal liburutegian

Txema Uriartek eta Aline Soberonek ‘Viñetas para el recuerdo’ liburua aurkeztuko dute apirilaren 5ean, barikuan, 18:30ean, Bermeoko Udal Liburutegian. Aurkezpena egin ondoren, solasaldia egingo da liburuari buruz.

Liburuaren egileek adierazi dutenez, 1936ko gudak iraundako hilabeteetan Bilboko egunkariek ehunka bineta argitaratu zituzten, batez ere egunkari aurrerakoiek eta nazionalistek.Era berean, Eguna, lehendabiziko euskarazko egunkariak, bineta-editoriala publikatzeari ekin zion.

Hiru urteko ikerketa egin ostean, Aline Soberonek eta Txema Uriartek “Viñetas para el recuerdo” izeneko liburua idatzi dute eta bertan aipatu garaiko hirurehun bat bineta agertzen dira. Bineta hauek Aline Soberonek berregin ditu, egunkari digitalizatuetako irudiek oso kalitate eskasa zuten eta.

Egileek adierazi dutenez, gudan zehar, Errepublikaren aldeko irudigileek estilo eta teknika ugari erabili zituzten, zer gertatzen ari zen irudikatzeko eta euren gaineko iritzia emateko. “Orain arte, bineta-egileen 70 izen inguru biltzea lortu dugu baina, tamalez, faxistek Bilbo konkistatu zuteneko, 1937ko ekainaren 19an, marrazkilarien lorratza galtzen dugu; izan ere, euren izen eta ezizen ugari izan arren, ezer gutxi dakigu euren bizitzaz eta jardueraz”, azaldu dute.

Beraz, azpimarratu dutenez, liburu honen bidez, besteak beste, “omenaldi txiki bat eskaini nahi diegu bineta-egile ezezagun hauei guztiei”. Guzti horri buruz hitz egingo dute apirilaren 5ean, barikuan, Bermeoko udal liburutegian egingo duten aurkezpenean. Beraz, Bermeoko udal liburutegiak herritar guztiak gonbidatu ‘Viñetas para el recuerdo’ liburuaren aurkezpenera, “benetan interesgarria izango baita”. Sarrera dohainik da.

 

Oharra: Bermeon Zer agendan Viñetas para el recuerdo’ liburuaren aurkezpena apirilaren 3rako aurreikusten bada ere, aurkezpena apirilaren 5ean, barikuan, izango da 18:30ean Bermeoko udal liburutegian. 

27 / 03 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0