Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak kotizazio gabeko pentsioak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei ehuneko 80ko hobaria aplikatuko die Ondasun Higiezinen gaineko zergan

-“Egoera larrian dauden herriko senideen bizi kalitatea hobetu nahi dugu, ahultasun egoera horri aurre egiteko ezinbestekoa ikusi dugu zerga horri dagokion ordenantza fiskalean aldaketak egitea”, adierazi du Nadia Nemeh Shomaly alkateak.

Bermeon, 2023ko urriaren 27an- Atzo burututako Osoko Bilkuran, kotizazio gabeko pentsioak eta diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenei Ondasun Higiezinen gaineko zergan ehuneko 80ko hobaria aplikatzea onartu du Bermeoko Udalak.“Aldaketa horiek agerian uzten dute Udalak konpromisoa hartu duela zerga-sistema bidezkoagoa sustatzeko eta era berean herritarrak laguntzeko” azpimarratu du alkateak.

Hobaria aplikatu ahal izateko, interesdunek (ihaz ahultasun egoeran zeuden 288 senide identifikatu ziren) beraien egoeraren egiaztapen dokumentazioa aurkeztu beharko dute (Udalak aurrerago emango du horretarako epeen berri). Hala ere, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko arauak, aurretik onartuta zegoen hondamendi naturalak jasandako higiezinei kuotaren ehuneko ehuneko hobaria aplikatzearen ordenantza mantenduko du.

“Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) hobariak ezartzea funtsezkoa da hazkunde ekonomikoa, justizia soziala eta jasangarritasuna bultzatzeko. OHZ denok ordaintzen dugun zerga da, eta finantza-karga esanguratsua izan daiteke familia askorentzat. Ildo horretan, gure politikak bidezkoak eta ulerkorrak behar dute izan” argitu du Nadia Nemeh Shomaly alkateak.

27 / 10 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0