Albisteak

Albistea

Bermeoko Musika eskolako taldeek Arrantzaleen Museoan bi kontzertu eskainiko dituzte, eszenatoki berria estreinatuz

Bermeoko Musika Eskolak eszenatoki berri bat estreinatuko du, Arrantzaleen Museoa, hain zuzen ere, eta horrela apirilaren 29an eta 30ean, asteazkenean eta ostegunean, kontzertuak eskainiko ditu museoan. Kontzertuak arratsaldeko 19:00etan izango eta sarrera doan izango da.  

Apirilaren 29an, eguaztenean, ‘Sokak Airean’ kontzertua eskainiko da. Bertan, Bermeo, Arratia eta Zornotzako musika-eskolako biolin eta biolontxeloko 40 ikasleek parte hartuko dute, egitarau bariatua eskainiz.  Bermeoko Musika Eskolak azaldu duenez, “elkarlanean burututako proiektuari hasiera emango diogu Bermeon eta hurrengo egunetan, Zornotza eta Artean emango dituzte kontzertuak”. 

Apirilaren 30ean, eguenean, ‘Kantak Airean’ kontzertua eskainiko dute musika eskolako koro txikiak eta kamara koroak. Guztira 35 ikaslek parte hartuko dute emanaldian. 

Bermeoko Musika Eskolak adierazi duenez, “egokia ikusi dugu kontzertu txikien formatuak bertan eskaintzea”. “Horrela, herrian, ohiko eszenatokiez gain Arrantzaleen Museoa ere eszenatoki modura estreinatuko dugu”.          

Bestalde, barikuan, Erroxape abesbatza Santurtzira joango da. Kontzertua Maitia abesbatzarekin batera emango du Mamariga aretoan, 19:30ean.         Elkartruke bat izango da, izan ere, santurtziarrak Gabonetan etorriko dira Bermeora. “Gogo eta ilusio handiarekin prestatu dute egitaraua Erroxapeko 25 kantariek”, adierazi du Musika eskolak.

 

                                                                                 

 

 

24 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0