Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak tramitazio elektronikoa gauzatzeko laguntza eskainiko die enpresei zein elkarteei

-Azken urteetako eraldaketa digitalaren baitan, Udala, administrazioarekin modu elektronikoan tramitatzera behartuta dauden eragileekin hasiko da lanean

-Herriko enpresa eta elkarteei beharrezko laguntza eskainiko die Udalarekin modu elektronikoan izan dezaketen edozein harremanetan

Bermeon, 2021eko abuztuaren 31ean.- Eraldaketa digitala hemen da dagoeneko eta, Udala, administrazioarekin modu elektronikoan tramitatzera behartuta dauden eragileekin lanean hasiko da. Badira ziurtagiri digital bidez bestelako erakundeekin modu elektronikoan harremanak dituzten enpresak eta elkarteak. Izan ere, tramitazio mota hau nahitaezko bilakatu da (pandemiak behartuta kasu askotan) eta kanal honetara egin beharreko egokitzapenak azkartu ditu.

Hori horrela, Udalak, herriko enpresa eta elkarteei beharrezko laguntza guztia eskaini nahi die, alegia, ziurtagiri elektronikoak eskuratu, instalazioarekin lagundu, funtzionamendua azaldu eta etorkizunean Udalarekin izan dezaketen edozein harremanetan modu elektronikoan jarduteko laguntza eskaini aldera.

Irailetik aurrera, legez 2016ko urriaren 2tik behartuta dauden eragileak eta bai enpresak zein elkarteak, laguntza izango dute Udalarekin elektronikoki harremanak burutzeko. Kasuz kasu, Udala, interesdunekin harremanetan jarriko da eta oraindik eraldaketa digitalerako prestaketa egin gabe dutenei eman beharreko pausoak adieraziko dizkiete.

Eraldaketa honen baitan, Udala, BAK-Q ziurtagiri elektronikoa, Berhaz bulegoan igortzeko lanean dihardu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin bideratzen ari den hitzarmen bidez. Ziurtagiri elektronikoa eskuratzeke dutenentzako abantaila berebizikoa izango da, beraien prestaketa lanak erraztu eta zuzenean tramitazio elektronikoari ekin ahal izateko.

31 / 08 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0