Albisteak

Albistea

'Kostuen analisia eta kontrola' ikastaroa Behargintzan ostalaritzako autonomo eta enpresa txikientzat

 

Ostalaritza sektoreko autonomo eta enpresa txikiek ‘Kostuen analisia eta kontrola’ doako ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute Bermeoko Behargintzan. Behargintzak azaldu duenez, ikastaro horren bidez, hileko kontsumoa kalkulatu eta lortutako emaitzak aztertuko dira, gastua kontrolatzeko eta irabaziak hobetzeko aukerak identifikatzeko.

‘Kostuen analisia eta kontrola’ ikastaroa azaroaren 21etik 24ra izango da, astelehenenetik ostegunera, 14:00etatik 16:00etara, hain zuzen ere. Guztira zortzi orduko iraupena izango du.

Plazak mugatuak dira, eta izena emateko epea azaroaren 17ra arte dago irekita Behargintzan (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1. / Tel..: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus). 

09 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0