Albisteak

Albistea

'Lana bilatzea lana da' programaren bidez formakuntza tailerrak eskainiko dira apirilean eta maiatzean

Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udalek Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, "Gaztedi Busturialdea 2015" hitzarmenaren baitan "Lana bilatzea Lana da" proiektua garatzen dabe. Eskualdeko gazteen lan-munduratzea erraztuteko ekintza programa zabala da hau. Zentzu honetan, gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatuko dauen formakuntza prozesua jarri da martxan, trebakuntza eta garapen pertsonalaren tailerrak eskeiniz. Gaztedi Busturialdea 2015 hezkuntza beken programaren baitan Busturialdeko 7 gaztek hasi dabez praktikak eta urtea bukatu baino lehen gutxienez beste hiru gehituko dira.   

Gazteen formakuntza hobetu, kreatibitatea sustatu, euren gaitasunak bilatzeari lagundu eta Busturialdean lana bilatu eta enplegua sortzearen alde egitea dira, hain zuzen be, Busturialdeko Udalek Gaztedi Busturialdearen bitartez garatzen daben esfortzuaren helburu nagusiak. 

“Lana bilatzea Lana da” proiektuaren bitartez, gazteen ardura profesionalak bultzatu eta sustatu egiten dira, baita enpresak eta etorkizuna sortzeko hauen gaitasunak babestu be. "Gazteek eurenak dituzte indarra, bizipoza eta jarduna oraina eta geroa eraikitzeko, bakarka edo taldean. Lagun diezaiegun helburuak lortzen euren kezka eta prestakuntzari konfidantza eta tresnak eskainiz", adierazo dabe Gaztedi-Busturialdeko arduradunek.  

"Lana bilatzea Lana da" programaren barruan formakuntza atala jarriko da martxan hilabete honetan. Honek trebakuntza eta garapen pertsonalaren bitartez gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatuko dauz apiriletik ekainera bitartean. 

Tailerrak hauexek izango dira:  

-          Apirilak 28, 10:00-14:00: "HAUTAKETA PROZESUAK PRESTATZEKO GAKOAK" - LKSko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendaria dan Aitor Perezen eskutik.

-          Maiatzak 12, 13 eta 14, 16:00-20:00: "INTERNET BIDEZ LANA AURKITZEN" - Think On Marketing-eko Xabier Pagolan eskutik.

-          Maiatzak 19, 21 eta 26, 10:00-14:00: "TALDE LANA ETA BELBINEN TALDE ROLAK METODOLOGIA" - AYLA Searching-eko Iñaki Perezen eskutik.

-          Apirilak 21 eta 30; maiatzak 7 eta ekainak 4, 9 eta 16, 10:00-14:00: "GAITASUN PERTSONALAK, COACHING-A" - Olatz Legarza coach-aren eskutik.

 "Lana bilatzea Lana da" programaren gaineko informazio guztia honako web-orri honetan eskura daiteke: www.lanabilatzealanada.com. Webgune berean tailer eta ikastaro ezberdinetan izena emoteko aukera dago. 

Gaztedi Busturialdea Bekak 2015 martxan

Horrela, "Lana bilatzea Lana da" programaren barruan dagoen Gaztedi Busturialdea 2015eko prestakuntza beken programaren bitartez, eskualdeko gazteek euren lehen lan esperientzia bizitzeko aukera eskeintzen da. 6 hilabetera arteko epean beka hauek hartzen dabeen Busturialdeko gazteek benetazko lan mundura hurbildu eta euren hezkuntza lan munduarekin kontaktuan garatzeko aukera izango dabe eskualdeko enpresetan. 

Martxoa eta apirila artean hasita dagoz 7 gazte eskualdeko beste horrenbeste enpresetan. Gazteek enpresa hauetan lanekoak ez diren ordaindutako praktikak egingo dabez, 3 eta 6 hilabete bitartekoak. Kolaboratzen daben enpresak sektore ezberdinetakoak dira, besteak beste: automobilgintza, administrazioa, zerbitzuak eta lehen sektorea. Praktikak egiteko enpresak eskeiniko duen tutorizazioa izango dabe eta gaian aditua den enpresa baten eskutik coaching-a jasoko dabe gazteek, prestakuntza praktiken prozesuan laguntza izateko. 

Praktiketan parte-hartzaileak 18 eta 25 urte bitarteko langabetuak dira eta Lanbiden izena emanda daude. Lanbide Heziketako prestakuntza akademikoa dute (erdi edo goi mailakoa), eta goi mailako titulazioa zein profesionaltasun ziurtagiria arte edo kirol arloan, edota unibertsitate mailako diploma edo lizentziatura dute. Parte hartzaileek, ezin dabez euki euren ikasketekin zerikusia daben hiru hilabete baino gehiagoko lan harremanik.

21 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0