Albistea
'Gaztedi Busturialdea' proiektua osotzen daben 12 herriek (Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Morga eta Sukarrieta) "Busturialdeko gazte musika jaialdia" antolatu dabe eskualdeko gazte musika taldeen lana bultzatzeko eta zabaltzeko asmoagaz.
Datorren abenduaren 18an, Bermeoko Kafe Antzokian, Busturialdean dagozan gazte bandakaz musika jaialdi bat egin gura dogu, eta horretarako gure eskualdeko 4-5 talde behar doguz. Animatzen zara?
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Busturialdeko gazte musika taldea edo bakarlaria izatea.
Diskoetxe bategaz inolako kontraturik ez eukitea.
Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.
Hizkuntzari jagokonez, euskeraz abesten daben musika taldeek lehentasuna izango dabe.
Parekidetasuna kontuan hartuko da.
Talde edo bakarlari bakoitzak gitxienez 3 kanta eta taldearen informazioa (biografia laburra, taldekideen datuak (izen-abizenak, adina, helbidea), argazkia eta hartu-emonetarako telefonoa eta posta elektronikoa) eroan beharko dauz honako hiru leku honeetariko batera:
BERMEOKO GIZ: Gizarte eta Kultura Etxea – giz@bermeo.org Tel. 94 617 91 58
GERNIKAKO GIB: Foruen Plaza z.g. – gazteger@sarenet.es – Tel.: 94 627 02 15
URREMENDI ELKARTEA: Gernikako plaza- gazteria@urremendi.org- 94 625 76 09
Eskariak jasotzeko epea azaroaren 12an amaituko da.
Aurkezten diran talde guztietatik 4/5 hautatuko dira abenduaren 18an Bermeoko Kafe Antzokian jotzeko.
010 (94 617 91 00)