Albistea
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Demak-Enpresa Garapenak Anezka programa martxan jarri du. Programa hau Bermeon gauzatuko da urritik martxora eta izena emateko epea irekita dago irailaren 30era arte Demako web gunean (www.dema.eus) edo Bermeoaldeko Behargintzaren bidez (Telef.: 94 617 91 90).
Programa honen helburua da langabetuek lana lortzea, beren kontura edo inoren kontura. Horretarako, langabeen talde heterogeneo bat sortzen da, espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioarekin eta, Coach batek koordinatuta, euren gaitasunak indartzeko, ezagutza kolektiboa sortzeko, euren burua ikusgai egiteko, helburu komun bat lortzeko asmoz: lana lortzea. Pertsona hauek borondatez eta kontra-prestazio edo ordainik gabe parte hartzen dute ekimen honetan”.
Anezka programaren hartzaileak Busturialdeko herrietan erroldatutako pertsonak izango dira, bai langabeak, bai lana hobetze prozesuetan daudenak eta bai adinez nagusiak direnak.
Demak adierazi duenez, “hogei laguneko talde batek osatuko du Anezka”. Jarduera nagusiak talde-saioetan garatuko dira; horrez gain, coach batekiko pertsonalizatutako saioak ere egingo dira, enpresekin kontaktu zuzenak eta tailerrak, foroak eta ekintzailetzari buruzko saioak eta boluntario korporatiboen laguntza. Saioak astean lau egunetan egingo dira, egun bakoitzean 4 orduko saioa egingo delarik.
010 (94 617 91 00)