Albistea
San Martin jaiak direla eta, hurrengo domekan, azaroaren 13an, XV. San Martin azoka izango da Bermeoko Lameran; eta, bere barne, ohikoa den odoloste txapelketa egingo da. Baserri giroa nagusi izango da txerriki produktuari lotutako azoka horretan.
Horrela, hainbat postuetan herritarrek eta bisitariek txerrikiak dastatu ahal izango dituzte, azokan zortzi harategik eskainiko baitituzte euren produktuak. Horrez gain, beste produktu asko eskuratzeko aukera ere egongo da azokan, hala nola, ogia, euskal pastela, gazta, eztia, txakolina, patea eta lorak.
Edozelan ere, azokaren protagonista nagusia odolostea izango da, izan ere, aurten Bermeoko Udalaren XV. Odoloste Txapelketa egingo da. Horretan 25 partaide izango dira, besteak beste, Bermeo, Mungia, Gernika, Zornotza eta Loiutik etorritakoak. Epaimahaiaren arduraduna eta zuzendaria Kepa Landa sukaldaria izango da.
XV. San Martin azoka Andeko tabernak antolatzen du, Bermeoko Udalen laguntzarekin.
010 (94 617 91 00)