Albistea
Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak Gijoneko museoak ezagutzeko Asturiaseko hiri horretara bidaia antolatu dute martxoaren 25ean eta 26an (zapatuan eta domekan).
Bisita hau Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak elkarlanean antolatzen duten hirugarren irteera kultura da, izan ere, joan den urtean Madrilera eta Altzuzara bidaiak antolatu zituzten.
Oraingo honetan, Gijoneko Barjola, Nicanor Piñole eta Evaristo Valle museoak ezagutzeko bi eguneko bidaia antolatu dute Asturiasera.
Bidaia honetan interesa duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Horretarako, Amaia Bidaiak agentzian izena eman behar du, eta prezioa Barrueta Arte Elkarteko bazkideentzat 60 euro izango da eta 65 euro bazkide ez direnentzat (autobusa, hotela eta museoen sarrera).
Barrueta Arte Elkarteak eta Bermeoko Udalak herritarrak animatu dituzte bidaia honetan parte hartzera artea eta Gijon ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duelako
010 (94 617 91 00)