Albisteak

Albistea

Gazteen lokalek apirilaren 29ra arteko epea dute elkarbizitzarako gidak jasotakoa betetzeko

Bermeoko gazteen lokalek apirilaren 29ra arteko epea dute Bermeoko gazteen lokalak gidak jasotako betebeharrak betetzeko. Momentuz 7 lokal erregistratu dira, horiek ‘Bermeoko Gazteen Lokalen Alkarbizitzarako Gidak’ jasotako baldintza guztiak betetzen dituzte jadanik. Hala ere, beste 11 lokal laster erregistratuko dira, izan ere, baldintza horiek betetzeko prozesuan daude. 

Gidan aipatzen den moduan, gazte lokalak erregistratu egin behar dira Berhaz bulegoan eta gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte (argia, ura, komuna, su-itzalgailuak, larrialditarako argiak, aforoa errespetatu…). Horrez gain, zaraten inguruan ere baldintza batzuk zehazten dira eta ordutegia errespetatzea eskatzen da. 

Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak gogoratu duenez, lokalen jabeekin,  auzokideekin, eta gazteekin adostutako gida hori 2014ko uztailean onartu zuen Bermeoko Osoko Bilkurak. “37 gazte lokal inguru daude Bermeon eta horietako 7 erregistratu dira jadanik Berhazen eta gainerakoei ere erregistroa egiteko eskatzen diegu”, esan du. Eskari orriak Berhazen, GIZen eta Bermeoko Udaleko eta GIZeko webguneetan dituztela gogoratu die. 

Bermeoko Gazteen Lokalen Elkarbizitzarako Gidaren helburu nagusia da lokalen erabiltzaile eta auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea eta segurtasun arazoak ekiditzea. Gida hau urriaren 28an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta data horretatik aurrera, sei hilabeteko epea dute Bermeoko gazteen lokalak gidak jasotako betebeharrak betetzeko, apirilaren 29ra arte, hain zuzen ere. 

Horrela, gazte lokal guztiei dei egin die gidaren baldintzak betetzeko eta Berhazen erregistroa egiteko. Informazio gehiago nahi duten pertsonek Gazteentzako Informazio Zerbitzuan eskuratu ahal izango dute (Gizarte eta Kultura Etxea, tel.: 94 617 9158), giz@bermeo.org) .

27 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0