Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokako Kofradi Zaharreko elkartasunaren gunearen bidez, 7.789,78 euro bideratuko dira garapenean arazoak dituzten umeei laguntzeko

 

Kofradi Zaharrean atun errea eta marmitakoa eskaini ziren Arrain Azokan helburu solidarioekin. Bermeoko Arrain Azoka Elkarteak antolatutako ekimen hori, 10 taldek egindako lanari esker burutu zen, eta bertan lortutako 7.789,79 euro euren garapenean arazoren bat duten edo izan dezaketen 6-12 urte bitarteko umeentzako estimulazio programak garatzera bideratuko dira.

Ekimen solidario horretan parte hartu duten taldeak honako hauek izan dira: Gurutz Gorria, AECC, Besalde, Kidenda, Caritas, Izaro Bikers, Eutsi Gogor Danok Batera, Kate Sarea, Sagrado Corazón ikastetxea eta Hurre Elkartea. Horrez gain, honako hauek laguntza berezia eskaini dute: Infrisa, Barturen harategia, Lazpiur okindegia, Llona inprenta, Pescados Royo, Arrantzaleen Kofradia, Itxasne janari denda eta Lanbide Heziketa. 

2016. urtean 4.154 euro bideratu ziren, iaz 6.300 euro eta, aurten, 2018an, Bermeoko Arrain Azokako Kofradi Zaharreko elkartasunaren gunearen bidez, 7.789,78 euro bideratuko dira garapenean arazoak dituzten umeei laguntzera.

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak eta Arrain Azoka elkartearen presidenteak, boluntarioen lana eta herritarrek erakutsitako elkartasuna goraipatu ditu  eta parte hartu eta lagundu duten elkarte, enpresa eta bestelakoei eskerrak eman dizkie.

 

 

25 / 06 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0