Albisteak

Albistea

Alaine Agirrrek 'Txoriak etortzen ez diren lekua' bere liburua aurkeztuko du ekainaren 16an, barikuan, udal liburutegian

 

Alaine Agirre idazle bermeotarrak ekainaren 16an, barikuan, ‘Txoriak etortzen ez diren lekua’ bere poema-liburua aurkeztuko du Bermeoko Udal Liburutegian arratsaldeko 19:00etan.

Alaine Agirreren lehenengo poema-liburua da ‘Txoriak etortzen ez diren lekua’, eta hemen ere nobelatan ezagun egin duten ezaugarriak ikus litezke: hizkuntza eder eta adierazkor baten bilaketa, erritmoaren sena, sentimenduen agerpen gordina, emozioen intentsitatea…

Liburuaren aurkezpena Erein argitaletxeak eta Bermeoko Udalak antolatu dute, eta bertan Alaine Agirrek ‘Txoriak etortzen ez diren lekua’ liburuaren nondik norakoak azalduko dizkigu eta bertaratzen direnek galderak egiteko aukera izango dute.

Bermeoko Udalak herritarrei aurkezpen horretara etortzeko gonbidapena luzatu die, izan ere, “aukera polita izango dute Alaine Agirreren lana ezagutzeko”.

 

12 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0