Albisteak

Albistea

Elurrari aurre egiteko lanean dago Bermeoko Udala

 

Elurrari aurre egiteko lanean dago Bermeoko Udala. Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako eta Udaltzaingoko zinegotziak, azaldu duenez, “atzo, alerta laranja zela eta, protokoloa aktibatu eta martxan jarri genuen, Bermeoko hainbat kaletan gatza jaurtiz,  jendea ez labaintzeko”. “Gaur Bermeo elurrarekin estalita esnatu da eta horrek sorrarazi ditzakeen arriskuei aurre egiteko lanean jarraitu dugu eta oraindik lanean gaude”, azpimarratu du. 

Horrela, azaldu duenez, gaur lehenengo orduan gune arriskutsuenetako zebrabide eta losak garbitzen hasi gara (anbulatorio inguruan, tren eta autobus geltokien inguruan,…) eta ondoren gatza bota dugu jendea ez labaintzeko. Lan horiek gutxi gutxika herri guztian egin dira. 

Ildo berean, Ibarrolazak adierazi duenez, Herri Babeseko kamioiari esker, zeharbide guztia (Txibitxaga, Zubiaur tar Kepa…) eta aldapa gehien dituzten bideetan ere garbiketa lanak egin dira eta gatza bota da istripuak saihesteko. Herri Babeseko kamioiarekin ere, auzoetan garbiketa lanak egiten ari dira. 

Ildo berean, goizean Sollube ibilgailuentzat itxita egon da eta kateekin soilik pasa ahal izan dira ibilgailuak. Dena den, momentu honetan Sollube zein Autzagane irekita daude ibilgailuentzat, baina kontuz ibiltzea gomendatzen da. Udaltzaingoek momentu guztietan gidariei aholkuak ematen egon dira ezbeharrak saihesteko. 

 

28 / 02 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0