Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Erakusleihoen lehiaketako sariak banatu ditu

  • Guztira, III. edizio honetan 7.000 euro banatu dira saritan

Bermeon, 2020ko abenduaren 23an.- Gaur jakinarazi dira Bermeoko Udalak Bermeo Tuna World Capital-ekin elkarlanean antolatutako Bermeoko Erakusleihoen III. Lehiaketaren irabazleak. Guztira, edizio honetan 7.000 euro banatu dira saritan.

- Bermeo Tuna World Capital-ek aukeratutako erakusleiho onenaren saria (hegaluzea eta arrantza jasangarria nabarmentzen dituen, eta jasangarritasunaren aurrean sentsibilitate handiena erakutsi duen erakusleiho onenarentzako sari berezia) 3.000 euro: Nusadua

- Epaimahaiaren bozketaz aukeratutako erakusleiho onenaren saria: 2.000 euro: KIKUKE-Sukaldeak

- Herri bozketaz aukeratutako erakusleiho onenaren saria: 1.000 euro: BEIBI

 

Abenduaren 9tik 19ra bitartean, Bermeoko herritarrek, lehiaketara aurkeztu diren 40 saltokietako erakusleihoen arteko onena hautatzeko aukera izan dute. Gainera, 250 euroko lau sari banatu dira Berhazen, Kultur Etxean edo Behargintzan gutxienez 20 merkataritza establezimendutako zigilua dituen txartela aurkeztu duten pertsona guztien artean. Hauek izan dira sarituak:

Saioa Bollegui Laviña, Maite Alboniga Lartitegi, Eragone Maguregi Bueno eta Peio Etxebarrieta.

Erakusleihoen lehiaketaren aurtengo edizioa 'Nik, BermeON' kanpainaren barruan egin da. Kanpainaren helburua herriko merkataritza sustatzea eta herriko kontsumoa sustatzea da.

23 / 12 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0