Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak auzoetako kartelak jartzeko bigarren fasea bukatu du

-San Andres, Arronategi, San Migel, Agarre, Mañu eta Demiku auzoetan baserri-izenak jasotzen dituzten kartelak jarri dira, eta guztira, bigarren fase honetara 2.356,48 euro bideratu dira

Bermeon, 2021eko abenduaren 16an.-  Bermeoko Udala herriko auzoetan kartel berriak jartzeko faseak pixkanaka burutuz doa. Izan ere, aste honetan 2. faseari amaiera eman dio. Honela, San Andres, Arronategi, San Migel, Agarre, Mañu eta Demiku auzoetan egin beharreko lanak bukatu dira. Guztira, bigarren fase honetara 2.356,48 euro bideratu dira.

Auzoetan jartzen ari diren kartel hauek, auzo edota etxe-gune bakoitzean dauden etxebizitzen izenak jasotzen dituzte. Ekintza honekin auzoetako konektibitatea hobetuko da, larrialdi-zerbitzuek, banaketa-zerbitzuek edota beste edozeinek gure herriko auzoetan dauden etxebizitzak modu eroso eta arinagoan lokalizatzeko aukera eskainiz.

2022an zehar emango die bukaera Bermeoko Udalak lan hauei. Izan ere, 3. fasean Almika, Artika eta Arene auzoak guztiz osatzea aurreikusten da. “Iaz hasi ginen ekimen honekin, aste honetan bigarren fase bat gauzatu da eta 2022an falta direnak osatzea aurreikusten dugu. Azkeneko fasea bukatzen denean, gure auzoetako etxeak askoz hobeto lokalizatzeko modua edukiko dugu eta auzotarren urteetako eskaria asebeteko dugu”, aipatu du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

16 / 12 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0