Albisteak

Albistea

Herritarrek 'Bizikleta konponketa txikiak' egiteko aukera izango dute martxoaren 7an, 'Zapatu Kirolari' ekimenean

Herritarrek ‘Bizikleta konponketa txikiak’ egiten ikasteko aukera izango dute martxoaren 7an, zapatuan,  Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako "Zapatu kirolaria"  ekimenaren barne. ‘Bizikleta konponketa txikiak’ saioa goizeko 11:00etatik 12:30era izango da Artza Frontoian eta Bermeo Txirrindularitza taldeak eskainiko du. 

Saio hau abonatuentzat euro bat izango da eta bi euro ez abonatuentzat eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Araneko kiroldegian. Bermeoko Udal Kirol Patronatuak saio honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, izan ere, txirrindu zaletuek bizikleta konponketa txikiak egiten ikasteko aukera izango dute. Parte hartzaile bakoitzak bere bizikleta eraman ahal izango du txirrinduak prest jartzeko.  

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, ‘Zapatu kirolaria’ ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako zapatu batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie, herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta zapatuetan ere kirolean murgiltzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

 

 

05 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0