Albisteak

Albistea

Gaur zabaldu da Administrazio Orokorreko teknikari lan poltsan izena emateko epea

Bermeoko Udalak gaur, abenduaren 9an, zabaldu du Administrazio Orokorreko teknikari lan poltsan eskabideak aurkezteko epea; abenduaren 17a izango da eskabideak aurkezteko azken eguna. Interesdunek hiru bide izango dituzte eskariak aurkezteko:

-Egoitza elektronikoan: Egoitza Elektronikoa, Autokitapenak atalean.

-Arreta zuzeneko Berhaz bulegoan: Ertzilla 6-8.

-39/2015 Legeko 16.4 artikuluak zehaztutako bideak. 

Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte: 

  1. Lizentziatu edo graduatuaren titulu akademiko ofiziala arlo hauetako batean: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan.
  2. Hizkuntza eskakizuna: 4. HE. Dena den, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren arabera lan poltsa eratuko da 3. Hizkuntza Eskakizuna daukaten hautagaiekin ere, 7. oinarrian jasotako baldintzetan.
  3. Tasak: 20 euroko tasa ordaindu behar izango da eskabideak aukezteko epearen barruan. Tasen ordainketa egiteko modu desberdinak daude: 

Egoitza elektronikoan:

-Egoitza Elektronikoa, Autokitapenak atalean.

-Arreta zuzeneko Berhaz bulegoan: Ertzilla 6-8
 

-39/2015 Legeko 16.4 artikuluak zehaztutako bideak.

Eskabidea aurkeztearekin batera, interesdunek titulazioa, NAN agiria, egiaztatutako Hizkuntza Eskakizunaren agiria eta tasak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dituzte.

09 / 12 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0