Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak udal igerilekuaren 2020ko urteko kuotaren % 41,6 itzuli du, eman ez den zerbitzua dela eta

  • Udala instalazioak hobetzeko lanak egiten ari da: igerilekuan beirate perimetral berri bat eta horma-gortina bat instalatzea; herriko Enrique Zubia artistaren horma-irudia zaharberritzea eta zutabeak eta hormak margotzea; eta igeri egiteko kaleak berrantolatzea. 537.941,50 euro inbertitu dira
  • Bestalde, aurten kiroldegiko larrialdietarako eskailera ere instalatu da.

 Bermeon, 2020ko abenduaren 23an.- Bermeoko Udalak udal igerilekuko abonatuei kuotaren % 16,6 itzultzea onartu du, hobekuntza lanak direla eta joan den ekainetik instalazioak itxita egon direnez, horiek erabili ezin izan dituzten denborarengatik. Kuotaren itzulketa horri, martxoaren 13tik ekainaren 8ra, pandemiak eragindako konfinamenduaren ondorioz, udal kiroldegi osoa itxita egon zelako itzuli den % 25 gehitu behar zaio.

Bermeoko udal kiroldegiko uretako instalazioetan berregituraketa handia egin da, eta, horri esker, beirate perimetral berri bat eta horma-gortina bat instalatu dira, barruti hori klimatizatuta edukitzeko; herriko Enrique Zubia artistaren horma-irudia zaharberritu da eta zutabeak eta hormak margotu dira; eta igeri egiteko kaleak berrantolatu dira.

Guztira, Bermeoko Udalak 537.941,50 euro inbertitu ditu udal igerilekuko instalazioak birmoldatzeko. Udalak, obrak 2021eko otsailean amaitzea aurreikusten du.

Bestalde, hobetzeko lan horiek egiten ari ziren bitartean, eguradi txarraren ondorioz igerilekuaren estalkia jausi egin da. Udala, instalazioaren aseguruarekin koordinatuta, hori konpontzeko lanean ari da.

“Jarduketa horiek guztiek, kiroldegiko larrialdietarako eskaileraren instalazioarekin batera (lan horretan 151.250 euro -BEZ barne- inbertitu ziren), udal kiroldegia guztiz egokituta egotea ekarri dute. Beharrezkoak ziren eta bermeotarrek eskatzen zituzten lanei erantzun diegu”, adierazi du Aritz Abaroa alkateak.

23 / 12 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0