Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 96.000 eurotik gora bideratuko ditu Lamerako zoladura konpontzera

-Dagoeneko hasi diren lanak Lamerako eraikinen eta lorategien arteko pasealekuan gauzatuko dira, zehazki, San Migeleko eskailerak eta portuko sarrerako zubia lotzen dituen gunean

Bermeon, 2023ko martxoaren 2an.- Bermeo segurua, irisgarria eta ondo egokitua sustatzeko helburuaren barruan, Udalak 96.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Lamerako zoladura konpontzera.

Dagoeneko hasi diren lanak Lamerako eraikinen eta lorategien arteko pasealekuan gauzatuko dira, zehazki, San Migeleko eskailerak eta portuko sarrerako zubia lotzen dituen gunean. Eremu horretako zoladura 2008 eta 2009 urteetan egin zen, hormigoizko eta granitozko galtzadarriak eta harlauzak erabilita, baina ibilgailu astunen trafikoaren ondorioz, zoladura kaltetu egin da. Lanak, beraz, apurtutako gune horiek konpontzean datza.

Aste Santurako bukatzea aurreikusten diren obra hauen bidez eta Lameran oraintsu jarri dugun komun barriarekin, “gune hau bermeotarren erabilerarako eta gozamenerako egokitu nahi dugu, azken hilabeteetan udalerriko beste hainbat eremutan egin den bezala” adierazi du Idoia Platas alkateorde eta hirigintza saileko zinegotziak. “Horrela, udal gobernuaren helburu nagusietako bat den Bermeo eder eta egoki mantentzeko beste urrats bat ematen dugu herritarrekin hartu genuen beste konpromiso bat betez”.

02 / 03 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0