Albisteak

Albistea

Autonomo eta enpresa txikientzat 'Merchandising eta Erakusleiho apainketa' ikastaroa azaroaren 28ra atzeratu da

 

 

Bermeoaldeko Behargintzak antolatutako autonomo eta enpresa txikientzat ‘Merchandising eta Erakusleiho apainketa’  doako ikastaroa azaroaren 28ra atzeratu da eta, horrela, izena emateko epea azaroaren 24ra arte luzatu da. Guztira 24 orduko iraupena izango duen ikastaro hau azaroaren 28tik abenduaren 20ra izango da. 

Behargintzak azaldu duenez, ikastaro honen bidez, saltokiaren errentagarritasuna handitzeko, erakusleihoen diseinua eta muntaketari aplikaturiko teknika multzoa erabiltzen ikasiko da. 

Horrela, merchandising-en atalean, salmenta azaleraren banaketa egokia bezeroarenganako inpaktua handitzeko; produktuen banaketa establezimenduaren barruan; ikusteko bizitasuna, eta salmenta puntuaren eraginkortasuna hobetzeko aukerak jorratuko dira. 

Erakusleihoari dagokienez, espazioa eta argia zelan aprobetxatu; kolorea, formak eta marrazkien oinarrizko aspektuak; muntaketa eta erakusleihoaren mantenua; produktuen banaketa eta prezioak, eta hainbat elementu ikusiko dira (euskarriak, erakustegiak, ehunak, manikiak,  kartelak, errotuloak..). 

Ikastaroa astelehenetik eguenera izango da 15:00etatik 17:00etara. Interesatuek Bermeoaldeko Behargintzan (Telef.: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus) eman behar dute izena.

26 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0