Albistea
Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programak tramitatuko ditu Bermeoaldeko Behargintzak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza- programa abian jarri du eta Behargintzak bideratuko ditu laguntza hauek.
Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programari dagokionez, bere helburua da Merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko 2015eko irailaren 15etik aurrera egiten diren inbertsio proiektuak laguntzea. Onuradunak jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak dira.
Diruz lagungarriak diren inbertsioak dira merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokalen erreformak eta modernizazioak alde batetik, eta, beste alde batetik, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, aplikazioak eta bere konplementuak. Eskaerak egiteko epea 2016ko martxoaren 5etik uztailaren 15era arte izango da, horretarako kontsignatutako kreditua ordurako bukatu ez bada.
Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, izan ere Behargintzak tramitatuko ditu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 94 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus).
010 (94 617 91 00)