Albistea
Artika bidean (abereen hiltegi alboan) eta Klarisen konbentuaren ondoan (San Martinen) egin dira. Lehena udalak berak jarritakoa da. Bigarrena, aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera elkarlanean egindakoa
Bermeon, 2021eko azaroaren 10ean.- Bermeok bizikleta zaletuentzako zerbitzu berria eskainiko du gaurtik aurrera. Izan ere, Artika bidean (abereen hiltegi alboan) eta Klarisen konbentuaren ondoan (San Martinen), bizikletak garbitzeko bi puntu estreinatu ditu. Lehena udalak berak jarritakoa da. Bigarrena, aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera elkarlanean egindakoa. Zerbitzu honi esker erabiltzaileek euren materiala modu errazean garbitu ahal izango dute.
“Bermeotarrek hainbatetan esan digute baliabide hauen beharra zegoela herrian. Hala uste genuen guk ere. Izan ere, egin diren prozesu parte hartzaileetan zenbaitetan errepikatu den eskaria izan da. Bada, gaurtik aurrera bi puntu hauek izango dituzte bizikletan ibiltzea gustuko dutenek”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
Eta gehitu du: “gure helburu estrategikoetako bat da bizimodu osasuntsua sustatzea eta bi puntu hauei esker aurrera pausu bat eman dugula uste dugu. Era berean, eskerrak eman nahiko nizkioke Bizkaiko Foru Aldundiari egin duten inbertsioagatik”.
010 (94 617 91 00)