Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak herritarrak Korrikan parte hartzera gonbidatu ditu

 

 

Bermeoko Udalak herritarrak Korrikan parte hartzera gonbidatu ditu, euskararen aro berri honetan, guztiok batera euskararen aldeko apustua erakusteko eta Bermeon euskararen alde egiteko gogoa dagoela adierazteko. Hortaz, adin guztietako herritarrak eta herriko elkarte guztiak euskararen alde korrika egitera animatu ditu, Euskaraldiarekin eta euskararen aldeko ohitura aldaketarekin lotuta dagoen Korrika honetan.

Korrika Gaztelubegira bihar, eguenean, apirilaren 11n, 20:12an heltzea aurreikusten da eta honakoa izango da ibilbidea: Gaztelubegi, Aritzatxu Bidea, Bizkaiko Jaurerria, Intxausti, Goiko plaza, Arostegi, Lamera, Askatasun Bidea, Erreñezubi, Ondarraburu, Zubiaur tar Kepa, San Martin, Esparru, Zubiaur tar Kepa, Santamañe eta Txibitxiaga.

Korrikaren petoak eskuratzeko, Petoneta ere Bermeon izango dugu ibilbide guztian zehar, Korrika heldu baino ordu erdi lehenago gutxi gorabehera.

“Bermeon euskararen indarra erakutsi dezagun guztiok batera Korrikan!”, azpimarratu du Bermeoko Udalak.

 

 

 

10 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0