Albistea
Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantina ustiatzeko oinarriak onartu ditu eta deialdia zabaldu du. Interesa duten herritar guztiek oinarriak kontsultatu eta eskariak aurkeztu ahal izango dituzte Berhaz bulegoan (Ertzilla kalea 6-8) maiatzaren 19ra arte.
Esleipena ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izango da, biak barne eta esleipenarako sistema zozketa izango da.
010 (94 617 91 00)