Albistea
Bigarren saria Irish Pubentzat izan da eta hirugarrena Izaro tabernarentzat
Bermeon, 2023ko otsailaren 21ean.- Zubi gabe tabernak irabazi du Bermeoko Udalak aratusteen programazioaren barruan antolatu duen XX. Tabernen Mozorro Txapelketa. Aurreko edizioetan gertatu ohi den moduan, epaimahaiak zaila izan du erabakia hartzeko, izena eman duten sei tabernek oso maila altua erakutsi baitute.
12:00etan, tabernak apainduta eta tabernariak mozorrotuta egon dira eta Idoia Platas alkateordeak, Alazne Zumeta Kultura zinegotziak, Susana Regidor kultura teknikariak eta Nadia Nemeh EH Bilduko zinegotziak osatutako epaimahaiak, taberna guztiak bisitatu dituzte euren erabakia hartu ahal izateko. Irabazleak aukeratzeko orduan honakoak izan dira kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabiliko diren materialek ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroa eta tabernaren apainketa bat etortzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Lehenengo hiru saridunen artean honako sariak banatuko dira, besteak beste, 200 euro, 150 euro eta 100 euroko balioa izango dituzten delikatessen produktuz beteriko otzarak.
1. Zubi Gane
2. Irish Pub
3. Izaro
010 (94 617 91 00)