Albistea
Bermeoko Erroxape abesbatzak kontzertua eskainiko du Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian, datorren martitzenean, maiatzaren 29an, eguerdiko 12:00etan.
Erroxape abesbatzak urtean zehar landutako zazpi kantuz osatutako errepertorioa eskainiko die bertako egoileei. Horietako kantu batzuk ezagunak izango dira, hala nola, Kaxianoren Itsasontzi batean, Joxe Migelen batela , Ixil-ixilik edota Bermeoko herri kantuen pot-pourria.
Joan den maiatzaren 22an ere, Bermeoko Musika eskolako irakasleek kontzertua eskaini zuten Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian; izan ere, ekimen horiek Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne daude.