Albisteak

Albistea

Asier Maiak eta Iñaki Lauzirikak 'Leyendo vivo. El alma secreta de los libros' aurkeztuko dute bihar, barikuan, urriaren 19an, Bermeoko udal liburutegian

 

Asier Maia Anabitartek idazleak eta Iñaki Lauzirikak ilustratzaileak ‘Leyendo vivo. El alma secreta de los libros’ aurkeztuko dute bihar, barikuan, urriaren 19an, 19:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian. Aurkezpena egin ondoren, idazlea eta ilustratzailearekin solasaldia egingo da liburuari buruz.

Irakurketa berdin batek egoera ezberdinetan sentsazio eta sentimendu ezberdinak sortu ahal ditu. Hitzordu batetik sortutako 25 irakurketa, 25 egile, 25 istorio. 25 testu istorioen arimak eta irudimenak gogorarazten dituztenak, eta ziur asko istorio horien egileak konta nahi izan ez dituztenak. 25 arima berri hizkien haizera. Iñaki Lauzirikak 24 istorioen ilustrazioak egin ditu.

Asier Maia Gasteizen jaioa da eta Euskal Filologian Lizentziatua. ‘Leyendo vivo. El alma secreta de los libros’ bere bigarren liburua  du auto-edizioan. Lehenengoa “Bizi-hitzak, barne bidaia literarioa/Vidas y venidas, un viaje literario interior”  2013ko urrian argitaratu zuen.

Iñaki Lauzirika Muxikan jaio zen eta Bermeon bizi da. Marrazketa, pintura eta komikia ditu zaletasun handienak eta horiek garatzen jarraitzen du. Komiki arloan, zenbait sari lortu izan ditu etxe inguruko lehiaketatan.

Liburu aurkezpena eta solasaldia interesa duten herritarrei irekita egongo dela gogoratu du Bermeoko udal liburutegiak eta, hortaz, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenera eta solasaldira; izan ere, “oso interesgarria” izango da.

18 / 10 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0