Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu herritarrak

-Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela gogorarazten du Udalak

Bermeoko Udalak bermeotarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu, modu naturalean eta inolako trabarik gabe urtero egiten dugun aitorpena euskaraz egin dezaten. Udalak gogorarazten du, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela.

Aurten banketxeetan errenta aitorpena egiteko aukerarik ez dagoen arren beste bide guztietan euskara erabili daiteke. Alde batetik, autolikidazio proposamena jasotakoan eta hau onartzean, errenta aitorpena euskaraz egin gura dela adieraztea baino ez da egin behar, telefonoz zein Internet bidez, eta aurrerantzean, ogasunak agiriak euskaraz bidaliko ditu.

Bestetik, Internet bidez egiten denean, errenta programaren euskarazko bertsioa deskargatu eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu behar da. Herritarrak aholkularitzaren bat aukeratzen badu, berariaz adierazi beharko du aitorpena euskaraz egin gura duela.

Udalak, UEMArekin batera sustatzen duen errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren bidez, administrazioarekin ditugun harremanetan euskara erabiltzera gonbidatu gura ditu herritarrak.

23 / 04 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0