Albisteak

Albistea

Astelehenetik aurrera bozkatu ahalko da Bermeoko erakusleiho hoberena!

-Guztira, 19 establezimenduk parte hartuko dute Bermeoko 5. Erakusleiho Lehiaketan eta bozkatu nahi duten herritarrek guztiak bisitatu beharko dituzte  

Bermeon, 2022ko apirilaren 28an.-  Bermeotarrek maiatzaren 2tik 14ra bitartean aukeratu ahalko dute herriko erakusleihorik hoberena. Bermeoko Udalak 5. Erakusleiho Lehiaketa martxan jarri zuen duela zenbait aste eta txapelketan parte hartzera gonbidatu zituen erakusleihoak zituzten herriko establezimenduak. Bada, izen emateko epea bukatuta, 19 saltokik parte hartuko dute. Ekimen honen helburua da herriko saltokiak indartzea, herrian kontsumoa suspertzea eta erakusleihoak apaintzea.

Orain dendarien txanda da. ‘Bermeo udaberriz jantzia’ gaia oinarritzat hartuta, euren erakusleihoak ahal bezain ondo apaindu beharko dituzte sariak lortzeko aukera izateko. Esan bezala, hainbat sari egongo dira aurtengo edizioan:

-          Herritarrek euren bozketaren bidez aukeratutako saria (500 euro): adin nagusiko bermeotarrek, aurreko edizioetan bezala, euren botoekin irabazle bat aukeratu ahal izango dute. Horretarako, datu pertsonalekin eskuorri bat bete beharko dute. Orri horretan parte hartuko duten establezimendu komertzial guztiak egongo dira zerrendatuta eta herritarrek denak bisitatu beharko dituzte (zigilua eskuratuko dute bisitatzen duten saltoki bakoitzean). Eskuorria beteta, Kultur Etxean, Berhaz bulegoan edo Behargintzan entregatu beharko da maiatzaren 2tik 14ra.

-          Negoziotik kanpoko profesionalek egindako erakusleiho hoberena (500 euro): izenak dioen bezala, establezimenduek kanpoko profesional bat kontratatu ahal izango dute bere eskaparatea apaintzeko. Hori bai, aurretik adierazi beharko da kategoria honetan parte hartzen dela.

 

-          Negozioetako langileek edo bertoko jabeek apaindutako erakusleihoak (500 euro): establezimenduko jabeek edo langileek egindako eskaparateak izango dira.    

 

Azken bi kategorietako sariak epaimahai profesional batek emango ditu irizpide hauek kontutan hartuta:

-          Irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena

-          Eszenaratzearen eta lanen akaberen kalitatea

-          Azken emaitza, mezuaren originaltasuna eta eraginkortasuna

 

Bestalde, lehen sarirako bozka emango duten herritarrek ere saria eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere, parte hartzaileen artean 500 euroko saria zozkatuko da. Diru hori ekimen honetan parte hartu duten establezimenduetan gastatu beharko da maiatzaren 28a baino lehen.

Parte hartuko duten establezimenduak izango dira<u>:</u>

LUMA LIBURUDENDA (Bizkaiko Jaurerria, 2); MARIAN LENTZERIA (Doniene, 7); ZIOR BITXIDENDA (Etxebarria tar Kresentzi, 14), PAY-PAY (Zubiaur tar Kepa, 6); DECORHOGAR (Trake, 2); AMATXU DENDA (Bizkaiko Jaurerria, 1); GABILONDO BOTIKA (Nardiz tar Jon, 4); BEIBI (Prantzisko Deuna Atea, 8); MARIBI OINETAKOAK (Zubiaur tar Kepa, 3); NUSADUA (Trake, 3); EXPERT GOIKOETXEA (Intxausti, 30); KACHETT (Nardiz tar Jon, 32); GABARI GOZOTEGIA (Arresi, 2); HARATEGIA IZARZUGAZA (Zubiaur tar Kepa, 22); MODAS MONICA (Askatasun bidea, 29); INTXARE (Intxausti, 3); DOUBLE ACT BOUTIQUE (Etxebarria tar Kresentzi, 7); KARINKARA (Izpizua tar Segundo, 2); KILIMA (Ondarraburu, 1).

28 / 04 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0