Albisteak

Albistea

Euskara Aholku Batzordea eguaztenean, ekainaren 22an, batuko da

 

Euskara Aholku Batzordea ekainaren 22an, eguaztenean, batuko da, arratsaldeko 19:00etan Bermeoko Gizarte eta Kultura etxeko Gaztelekuan. Bertan, besteak beste, ‘Geuk eus’ kanpainan orain arte egindakoak eta datozen hilabeteetako egitekoak aztertuko dituzte eta gai nagusi bat izango dute aztergai, kirolean eta aisialdian euskara zertan den eta egoera hori hobetzeko egin daitekeena.

Ildo honetan, ‘Geuk eus’ kanpainaren barruan, Arrain Azokan grabatutako bideo eta argazkien zabalpenaz eta datozen hilabeteetako bideo-photocall-aren egutegiaz arituko dira. Bestalde, ‘Geuk eus’ kantaren inguruan arituko dira bertaratzen direnak. Batzordean jorratuko den beste gai garrantzitsua kirola eta aisialdia euskaraz izango da.

Batzorde honetako kideekin partekatuko dira gai hauek euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak ezagutzeko. Kasu honetan ere, balorazioa egingo da eta uda osterako gaiak proposatuko dira.

Informazio gehiago nahi duten herritarrek Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu dezakete (946179122) edo euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.

 

20 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0